Ikaslan. Lanbide heziketako institutu publikoen elkartea

 
Cabeceras-oferta formativa-eusk
 
 
Icono twitter Icono-facebook-ikaslan2 Icono youtube-ikaslan
  1. Hasiera
  2. Prestakuntza eskaintza
  3. Zatikako eskaintza

Zatikako Eskaintza

Zatikako Eskaintzan  matrikulatuz gero, edozein Prestakuntza Ziklotan izena eman dezakezu eta moduluak (irakasgaiak) banan-banan egin.

 Oferta Parcial

Ezaugarriak:

  • Klaseetara derrigor joan beharko duzu.
  • Aurrez aurreko modalitatea.
  • 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago; batetik,  Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan   edo  Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan   sartzeko baldintzak betetzen dituztenei; bestetik, Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetarako edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetarako   sarbide-proba gainditu dutenei  .
    (egin nahi duzun modulua goi mailakoa edo erdi mailakoa den arabera, bat bakarra edo gehiago direla ere) 
  • Aukeratutako lanbide-modulua/k gaindituz gero, dagokion ziurtagiri akademikoa ez ezik, lortutako trebetasunen zatikako akreditazioa eskuratuko duzu, gerora beste batzuen osagarri izan daitekeena.
  • Ordutegia: ikasleen beharrei egokitua
  • Matrikula: lanbide-modulu(ar)en arabera egingo da.

Aldi berean,  Erdi Mailako edo Goi Mailako Prestakuntza Ziklo batean sartu nahi, baina horretarako eskatzen direnak betetzen ez badituzu, aukera duzu, Zatikako Eskaintzaren bitartez, Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetarako  Sarbide-proba  prestatzeko. 

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: ikastetxean bertan maiatzaren 28tik ekainaren 8ra, biak barne. ONLINE eskabideak, maiatzaren 28tik ekainaren 7 arteEskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 27ko 14:00ak arte.

  • Behin-behineko zerrendak : ekainaren 29a

  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 3a arte

  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 4a

  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:uztailaren 5tik 11ra, biak barne

  • Itxarote-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:uztailaren 12tik 13ra, biak barne

Jarraian, behera karga dezakezun fitxategi interesgarrien zerrenda daukazu:

EHAAko Dekretua, Zatikako Eskaintzari buruzkoa  (227,41 Kb) 
2013-14ko zatitako eskaintzaren moduluak (202,41 Kb)